Oracle Corporation
Oracle Corporation estatubatuar software multinazionala da. Santa Claran 1977an sortua. Oracleren sortzaile eta hainbat urtetako nagusia Larry Ellison da, munduko gizonik abetratsenetakoa.
Konpainiak datu-baserako software eta teknologia (Oracle Database), hodei konputaziorako sistemak eta enpresentzako software ekoizten ditu. 2019an bere sektoreko bigarren enpresarik handiena izan zen.[1]
Redwood Cityn izan zuen egoitza nagusia, 1995etik 2020ko hamarkadara arte, Kaliforniako Silicon Valleyn. 2020an bere helbide korporatiboa Texasera eraman zuen (Austinera) [2], eta 2024an handik ekialderago Tennesseera (Nashvillera), arrazoi fiskalak aipatu izan direlarik motibo gisa.[3] Campus edo eraikin askoko egoitza korporatiboaren eraikuntza planifikatu zuen Oraclek Nashvillerako.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The World's Biggest Public Companies, Software/Programming» Forbes.
- ↑ (Ingelesez) Bursztynsky, Jessica. (2020-12-11). «Oracle is moving its headquarters from Silicon Valley to Austin, Texas» CNBC (kontsulta data: 2026-07-05).
- ↑ (Ingelesez) Bursztynsky, Jessica. (2020-12-11). «Oracle is moving its headquarters from Silicon Valley to Austin, Texas» CNBC (kontsulta data: 2026-07-05).
- ↑ (Ingelesez) Mazza, Sandy. «Oracle founder on plans for Nashville campus: 'It's the center of our future'» The Tennessean (kontsulta data: 2026-07-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |