William Kidd
Itxura
| William Kidd | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Dundee, 1645 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Wapping, 1701eko maiatzaren 23a (55/56 urte) |
| Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kortsarioa, militarra, pirata eta itsasontziko kapitaina |
| Lantokia(k) | New York |
| Zerbitzu militarra | |
| Gradua | kapitain |
| Parte hartutako gatazkak | Bederatzi Urteko Gerra |
William Kidd (Dundee, Eskozia, c. 1645eko urtarrilaren 22a - Wapping, Ingalaterra 1701eko maiatzaren 23a), Captain Kidd edo Kidd kapitaina izengoitiz ezaguna, eskoziar pirata ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gaztetatik itsasoan aritu zen. Mendebaldeko Indietan frantsesen kontrako borrokan nabarmendu zen. Indiako ozeanoa pirataz garbitzeko agindua harturik, Madagaskarren hartu zuen bere abiapuntua. Piratak birrindu behar zituena, ordea, bera egin zen pirata. 1696an Ingalaterra Berrian lehorreratu zen, eta zeraman harrapakin aberatsa agintarien esku utzi zuen. Hala ere, preso hartu eta Ingalaterrara bidali zuten. Han epaitu, eta 1701ean urkatu zuten.
Aintzatespena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kidden ekintzetan oinarritu zen R. L. Stevenson Altxor uhartea liburua idazteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.