Edukira joan

Jorge Alderete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Alderete
Bizitza
JaiotzaSanta Cruz probintzia, 1971 (54/55 urte)
Herrialdea Mexiko
 Argentina
BizilekuaMexiko Hiria
Hezkuntza
HeziketaLa Platako Unibertsitate Nazionala
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, animatzailea, komikigilea eta diseinatzaile grafikoa
Tabakalera: 92412

Jorge Alderete, Dr. Alderete ezizenez ezagunagoa (Santa Cruz, argentinar Patagonia, 1971) marrazkilari, diseinatzaile, eta animatzaile argentinarra da.

Jorge Alderete 1971an jaio zen, Santa Cruzen. 1989an, 18 urte zituelarik La Plata probintziara bidaiatu zuen komunikazio diseinua ikasteko La Platako Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean. Ikasketak bukatu ostean hainbat aldizkari independenteren editore izan zen, eta Fierro eta Rolling Stones aldizkariekin elkarlanean ibili zen. 1998an Mexiko Hirira aldatu zen bere emazte Clarisarekin, eta geroztik han bizi da. 2006an Kong denda galeria sortu zuen, eta urte hartatik 2010era arte terraza kulturals egitasmoaren zuzendaria izan zen.