Leslie Phillips
| Leslie Phillips | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Leslie Samuel Phillips |
| Jaiotza | Tottenham, 1924ko apirilaren 20a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Londres, 2022ko azaroaren 7a (98 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Angela Scoular (1982 - 2011ko apirilaren 11) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Italia Conti Academy of Theatre Arts (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, ahots-aktorea, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea eta autobiografialaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | radio comedy (en) |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Leslie Samuel Phillips (Tottenham, Londres, 1924ko apirilaren 20a – Minneapolis, 2022ko azaroaren 7a) ingeles zinemako eta telebistako aktorea izan zen. BAFTA sarirako hautagaia. [1] Out of Africa (1985), Empire of the Sun (1987), Lara Croft: Tomb Raider (2001) edo Venus (2006) filmetan parte hartu du, Harry Potterren bi ataletarako ahotsa ere ipini du; Harry Potter eta Sorgin Harria (2001) eta Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (2002) Sorting Hat antzezten. [2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leslie Phillips Tottenhamen (Londres, Erresuma Batua) jaio zen, 1924ko apirilaren 20an. [3] Frederick Samuel eta Cecelia Margareten semea da, zeinaren ezkongaiko izena Newlove zen. Oso gustuko aktore komiko bihurtu zen, ingeles estereotipoen interpretazioekin. [3] Leslie Phillipsen bihotza antzezpenarekin zegoen beti. Bere jaioterriaren azentua kentzeko esapide-ikasketak jaso zituen, garai hartan Erresuma Batuko eskualderen bateko azentua izateak eragozpen handia zen aktore izan nahi zuenarentzat, Italia Conti Eskolara joan zen. [3] Bigarren Mundu Gerran Durhameko Infanteria Arinean aritu zen (1942-1945), zerbitzu gehiagorako baliogabetzat jo zuten arte. Antzezpenera itzuli zen eta 1950eko hamarkadan britainiar industriako antzezle errespetatu bihurtu zen. [3]
2022ko azaroaren 7an, lasai-lasai hil zen lotan 98 urte zituela, gaixotasun luze baten aurka borroka egin ostean. [4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Filmografia nabarmena zineman.
| Urtea | Filma |
|---|---|
| 1985 | Afrikatik kanpo |
| 1987 | Eguzkiaren inperioa |
| 1995 | Gex |
| 2001 | Harry Potter eta Harri filosofala (ahotsa) |
| Lara Croft: Tomb Raider | |
| 2002 | Thunderpants |
| Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (ahotsa) | |
| 2004 | Millions |
| 2006 | Venus |
| 2008 | Is Anybody There? |
| 2010 | Caledonian Hotela |
| 2011 | Harry Potter eta Heriotzaren Erlikiak 2. zatia (ahotsa) |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2007 | Bigarren mailako aktore onena | Venus | Hautagaia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Consultado en 2010Premios y nominaciones de Leslie Phillips IMDb (en inglés)
- ↑ Consultado en 2010The Sorting Hat (Character) from Harry Potter and the Sorcerer's Stone (2001) IMDb (en inglés)
- 1 2 3 4 Consultado en 2010Biografía de Leslia Phillips IMDb (en inglés)
- ↑ Harry Potter and Carry On star Leslie Phillips dies. 2022-11-08.