Tito Livio
| Tito Livio | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Patavium (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Padua, 17 (74/75 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | historialaria, idazlea eta olerkaria |
| Lan nabarmenak | |
| Genero artistikoa | historiografia |
Tito Livio[1], edo Livio, latinez Titus Livius, (Padua, K.a. 59 – K.o. 17) erromatar historialari bat izan zen. Erromaren historia itzela idatzi zuen, Ab Urbe condita izenekoa, Aeneasen legendaren arabera hiria fundatu zenetik (K.a. 753) Augustoren agintaldira arte.
Salustio eta Kornelio Tazitorekin, batera, Erromako historialari handienetako bat da[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gallia Cisalpina probintziako Padua (garai hartako Patavium) hirian jaio zen. Augusto eta Horazioren adinekoa zen gutxi-gorabehera, eta Virgilio eta Mezenas baino zertxobait gazteagoa. Gaztetan latinez zein grekeraz egin zituen ikasketak. Erroman erretorika eta filosofia ikasi zituen eta Klaudio enperadorea izango zenaren heziketaz arduratu zen.
Idazlana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ab Urbe Condita idazlanak (Batzuetan Hamarkadak izenez ezaguna, latinez: Decadas) 142 liburu zituen (papiro-biribilkiak), hamarkadatan edo hamar liburuko taldetan banatuta. Sorreratik K.a. 9. urtera bitarteko multzo zabal horretatik hamarkada batzuk baino ez zaizkigu iritsi: lehenengo hamarkada (I-X liburuak, hiriaren hasieratik K.a. 293. urtera arte), hirugarrena (XXI - XXX, bigarren guda punikoa), laugarrena eta bosgarrenaren erdia (XXXI-XLV liburuak, K.a. 167 arte, Lucius Aemilius Paullusek Mazedonia konkistatu zuen garaia), eta zati isolatu btzuk. kazetariaren ondoren. Gainerako narrazioak, geroago Periochae[oh 1] izena ematen zaie eta Florok K.o. II. mendean idatzi omen zituen laburpenen bidez ezagutzen dugu [3].
Gaur egun, bere obra editatzen denean, hizkuntza modernoetan, "Erromaren historia fundaziotik (Ab Urbe Condita)" izenburua ematen zaio.[4]
Bizitza osoaren emaitza izan zen idazlan handi honi esker, Livio Antzinaroko historialari handienen artean kokatu da, eta bere ezaugarrein artean, nabarmendu daiteke mentalitatearen heldutasuna eta jite artistikoa. Bere narrazio teknikak eredugarriak dira, bai eta gertakariak zein pertsonaiak kontatzeko modua (Romulo, Sabinak, Lucrecia, Bruto, Camilo, Eszipion, Anibal eta beste). Beste historialari askok egin zuten bezala, garai mitikoak (hiriaren fundazioa, erregeen garaia), eta historikoak kontatu zituen.[4]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Edo "Tito Livioren Epitomea"
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak... Euskaltzaindiaren 76. araua
- ↑ (Ingelesez) «Livy | Roman Historian & Author of Ab Urbe Condita | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2023-09-05).
- ↑ (Frantsesez) Larousse, Éditions. «Tite-Live en latin Titus Livius - LAROUSSE» www.larousse.fr (kontsulta data: 2023-09-05).
- 1 2 «Sinposiuma: Tito Livioren heriotzaren bi milagarren urteurrena» Campusa (EHU) (kontsulta data: 2026-03-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K.a. 50eko hamarkadako jaiotzak
- 17ko heriotzak
- Latinezko historialariak
- Antzinako Erromako historialariak
- K.a. I. mendeko idazleak
- Paduarrak
- I. mendeko idazleak
- I. mendeko historialariak
- Latinezko idazleak
- Antzinako Erromako latinezko idazleak
- Antzinako Erromako idazleak
- Erromatar Errepublikako biografiak
- Erromatar Inperioko biografiak