Edukira joan

1960ko Frantziako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
1960ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa47. Frantziako Tourra
Txapelketa1960 Super Prestige Pernod
Etapak22
Datakekainak 26 – 1960.eko uztailak 17
Luzera4.173 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
Irteera-lekuaLille
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak128
Amaitu dutenak81
Emaitzak
TxapeldunaITA Gastone Nencini (Carpano)
TxapeldunordeaITA Graziano Battistini (Legnano)
HirugarrenaBEL Jan Adriaensens (Philco)
Puntukako sailkapenaFRA Jean Graczyk (Helyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.)
Eskalatzailerik onenaITA Imerio Massignan (Legnano)
Talderik onenaFRA Frantzia
19591961
Dokumentazioa

1960ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatu zen. 4173 kilometroko ibilbidea egin zen 21 etapatan banatuta, lehena bi sektoretan banatua egon zelarik.

128 txirrindularik parte hartu zuten 14 txirrindulariko 4 taldetan eta 8 txirrindulariko beste 9 taldetan banatuta. 81 izan ziren proba amaitu zutenak. Arlo honetan Italiako talde nazionala nabarmendu zen, Parisera bere txirrindulari guztiekin iritsi zena.

Seigarren etapan lau txirrindularik osatutako ihesaldi bat gertatu zen. Gastone Nencini, Roger Rivière, Jan Adriaensens eta Hans Junkermann izan ziren lau txirrindulari horiek, helmugan pelotoiari 14 minutu baino gehiago atera ziotelarik, eta Tourraren edizio honen garapena markatuko zuena, horietatik hiruk lehen lau postuetan amaitzea lortuko baitzuten. Ihesaldiko laugarren kidea zen Roger Rivièrek ez zuen proba amaitzea lortu, 14. etapan Col de Perjuret jaisten istripu ikusgarri bat jasan baitzuen, bere kirol karrera amaitutzat emango zuena, bizkarrezurra haustean.

Lehen aldiz, trenbide bidez joan zen etapa baten helmugatik hurrengoaren hasiera punturaino. Uztailak 5ean izan zen, Bordele, 9. etapa amaitu zen tokia, eta Mont-de-Marsanen artean, non hurrengo egunean 10. etapa hasi zen.

Tourraren garaileak, Gastone Nencini, proba 37,210 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Lehenbiziko euskalduna Carmelo Morales bizkaitarra izan zen, hogeigarren postuan amaitu zelarik.

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a (a)ekainak 26Lille - Belgika Brusela108Belgika Julien SchepensBelgika Julien Schepens
1.a (b)ekainak 26Belgika Brusela-Belgika Brusela28 (erlojupekoa)Frantzia Roger RivièreItalia Gastone Nencini
2.aekainak 27 Belgika Brusela - Malo-les-Bains208Frantzia René PrivatItalia Gastone Nencini
3.aekainak 28Malo-les-Bains - Dieppe209Italia Nino DefilippisFrantziako Bandera Joseph Groussard
4.aekainak 29Dieppe - Caen211Frantziako bandera Jean GraczykFrantziako bandera Henri Anglade
5.aekainak 30Caen - Saint-Malo189Frantziako bandera André DarrigadeFrantziako bandera Henri Anglade
6.auztailak 1Saint-Malo - Lorient191Frantziako bandera Roger RivièreBelgika Jan Adriaensens
7.auztailak 2Lorient - Angers244Italiako bandera Graziano BattistiniBelgika Jan Adriaensens
8.auztailak 3Angers - Limoges240 Italia Nino DefilippisBelgika Jan Adriaensens
9.auztailak 4Limoges - Bordele225Belgika Martin Van GeneugdenBelgika Jan Adriaensens
10.auztailak 5Mont-de-Marsan - Paue Mendiko etapa228Frantziako bandera Roger RivièreBandera de Italia Gastone Nencini
11.auztailak 6Paue - Luchon Mendiko etapa161Suitzako bandera Kurt GimmiItaliako bandera Gastone Nencini
12.auztailak 7Luchon - Tolosa Okzitania176Frantziako bandera Jean GraczykItaliako bandera Gastone Nencini
13.auztailak 9Tolosa Okzitania - Millau224Belgika Louis ProostItalia Gastone Nencini
14.auztailak 10Millau - Avignon217Belgika Martin Van GeneugdenItalia Gastone Nencini
15.auztailak 11Avignon - Gap187Belgika Michel Van AerdeItalia Gastone Nencini
16.auztailak 12Gap - Briançon Mendiko etapa172Italiako bandera Graziano BattistiniItaliako bandera Gastone Nencini
17.auztailak 13Briançon - Aix-les-Bains Mendiko etapa229Frantziako bandera Jean GraczykItaliako bandera Gastone Nencini
18.auztailak 14Aix-les-Bains - Thonon-les-Bains Mendiko etapa215Espainiako bandera (1939) Fernando ManzanequeItaliako bandera Gastone Nencini
19.auztailak 15Pontarlier - Besançon83 (erlojupekoa)Suitzako bandera Rolf GrafItaliako bandera Gastone Nencini
20.auztailak 16Besançon - Troyes229Frantziako bandera Pierre BeuffeuilItaliako bandera Gastone Nencini
21.auztailak 17Troyes - Paris200Frantziako bandera Jean GraczykItaliako bandera Gastone Nencini

Sailkapen nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen orokorra
Txirrindularia Taldea Denbora
1.Italia Gastone Nencini Italia112 o 08 min 42 s
2.Italia Graziano BattistiniItalia+ 5 min 02 s
3.Belgika Jan AdriaensensBelgika+ 10 min 24 s
4.Alemaniako Errepublika Federala Hans JunkermannAlemania+ 11 min 21s
5.Belgika Jef PlanckaertBelgika+ 13 min 02 s
6.Frantzia Raymond MastrottoFrantzia+ 16 min 12 s
7.Italia Arnaldo PambiancoItalia+ 17 min 58 s
8.Frantzia Henri AngladeFrantzia+ 19 min 17 s
9.Frantzia Marcel RohrbachCentre - Midi+ 20 min 02 s
10.Italia Imerio MassignanItalia+ 23 min 28 s
11.Espainia Fernando ManzanequeEspainia+ 25 min 59 s
12.Herbehereak Albertus GeldermansHerbehereak+ 26 min 33 s
13.Frantzia Jean Graczyk Frantzia+ 26 min 55 s
14.Frantzia François MahéFrantzia+ 32 min 36 s
15.Frantzia Louis RostollanFrantzia+ 34 min 18 s
16.Frantzia André DarrigadeFrantzia+ 34 min 23 s
17.Espainia Antonio SuárezEspainia+ 39 min 15 s
18.Frantzia Édouard DelbergheFrantzia+ 44 min 25 s
19.Frantzia René PavardFrantzia+ 48 min 13 s
20.Euskal Herria Carmelo MoralesEspainia+ 50 min 44 s
21.Euskal Herria Jesús LoroñoEspainia+ 52 min 10 s
22.Suitza Kurt GimmiSuitza / Luxenburgo+ 54 min 40 s
23.Frantzia Stéphane LachParis - Nord+ 55 min 02 s
24.Belgika Michel Van AerdeBelgika+ 56 min 51 s
25.Belgika Eddy PauwelsBelgika+ 59 min 05 s

Puntukako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jean Graczyk 74 punturekin
  2. Graziano Battistini 40 punturekin
  3. Gastone Nencini 35 punturekin

Mendiko sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Imerio Massignan 56 punturekin
  2. Marcel Rohrbach 52 punturekin
  3. Graziano Battistini 44 punturekin

Taldekako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainia
Belgika
Frantzia
Italia
Suitza /Luxemburgo
Herbehereak
Alemania
INTERNATIONS
Erresuma Batua
OUEST
EST - SUD-EST
PARIS - NORD
CENTRE - MIDI

A : Etapan zehar abandonatu zuen.


Aurrekoa
1959ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatua
Ondorengoa
1961eko Frantziako Tourra

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.